|
|
Begira begira nago - Baratzeko pikuak Juan Mari Beltran
"Arditurri"
|
|
Juan Mari Beltranen "Arditurri" diskotik (ELKAR, KD-614)
Hitzak: Herrikoia / Musika: Herrikoia - Moldaketa: Juan Mari Beltran
Begira begira nago, begira begira nago,
Zein giran ederrenago, zein giran ederrenago.
Hemen den ederrena da, hemen den ederrena da,
Agustin konpanian dago, Agustin konpanian dago.
Begira begira nago, begira begira nago,
Zein giran ederrenago, zein giran ederrenago.
Hemen den ederrena da, hemen den ederrena da,
Maritxu konpanian dago, Maritxu konpanian dago.
Baratzeko Pikuak hiru txorten ditu:
Neska mutilzaleak hankak arin ditu.
Hankak arinak eta burua arinago,
Dantzan hobeto daki artajorran baino.
Artajorrara noa lur berri-berrire;
Belarra jorratuta, artoa sasire.
Horrako mutil horren dantzarako planta:
Zein airoso dabilen ezkerreko hanka.
Badakit baituzula bat eta bi ere:
Esperantzarik gabe ez nago ni ere.
Ai, nere txiki polit, txiki maite zaitut:
Atoz zaldi gainera eramango zaitut.
Erdi bat izan ez ta lau koarto gastatu:
Mutil andrezaleak nekez aberastu.
Despeditzera noa hasi dudan lana;
Berriz ez da faltako hemen zer esana.
|
|
|