|
|
Langabeak Anje Duhalde
"Su gainean dantzan"
|
|
Anje Duhalderen "Su gainean dantzan" diskotik (ELKAR, KD-387)
Hitzak: Xabier Amuriza / Musika: Anje Duhalde
Lana, lana,
non zegok lana?
Eramana
ala jana
al duk dena
nagusi jauna?
Non zegok, non zegok lana?
Beharren nuela kendu
didate lana
denbora utzi didate
nekez doana.
Loa ere gutxitu zait
hau panorama
denbora hutsa
daukadana.
Ene aita, nik ez daukat
zure saminik
zuk galdua zer den ere
ez bait dakit nik.
Jakiteko berriz ez dut
itxaropenik
nor da hau iraul
dezakenik?
Ene seme, hire aita
duk okerrago
hik bederen baduk kemen
burrukarako.
Ni ez bait naiz txatar ere
poztu beharko
biltzen banaute
zabortzako.
Ene aita, heldu zaigu
epai gordina
zuri etsipena eta
niri ezina.
Ni naiz zulo beltza eta
zu hondakina
Adio Santa
krabelina.
|
|
|